Aritza Monasterio 2018an ere izendatu zuten Piolet d'Or edo Urrezko Pioleta izeneko sari prestigiotsua jasotzeko. Aurtengo sariaren epaia azaroan emango badute ere, antolatzaileek hautagaien berri eman dute orain, naiz.eus-en aurreratu dutenez. Adituen taldeak ‘Big List’ edo zerrenda handia osatu du euren ustez Urrezko Pioleta irabaztea merezi duten 53 aktibitateez osatua. Zerrenda luze horretan ageri dira lau euskal alpinista: Aritza Monasterio, Iker eta Eneko Pou anaiak eta Tasio Martin.
Huarazen bizi den andinista elgoibartarrak Hualcaneko ekialdeko hormaren lehen igoeragatik dago jarduera onenen zerrendan. ‘Fango Fiesta’ marra berria (ED, M5, 60º-85º) zabaltzeko bi esloveniar sokakide izan zituen: Andrej Jez eta Anja Petek.
Datozen asteotan epaimahai teknikoak jarduera sarituen berri emango du; bizpahiru eskalada sarituko dituzte. Saria emateko irizpideen artean honakoak hartuko dituzte kontuan: berrikuntza, konpromisoa, maila, zailtasun teknikoa, erabilitako ekonomia, esplorazioa eta taldearen filosofia, besteak beste. Piloet d`Or sarietako sari banaketa ekitaldia azaroaren 14tik 16a egingo dute Brianconen (Frantzia).
Hona hemen Aritza Monasterio, Andrej Jez eta Anja Petek mendizaleek sinatutako ‘Fango Fiesta’ igoerako zenbait argazki ikusgarri:
∞Lotura duten albisteak:
- Munduko mendi jarduera onena saritzen duen Urrezko Pioleta irabazteko hautagaien artean da Aritza Monasterio (2018-06-18)
- Aritza Monasteriok bide berria ireki du Nevado Hualcan mendian, Peruko Andeetan (2017-11-28)
- Aritza Monasterio ‘Mondo Difficile’ telebista saioan agertu da (2019-09-14)
- Guardia Zibilak Aritza Monasterio mendizalea jipoitu duela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (2007-05-24)
- Aritza Monasterio saritu du Espainiako Mendizale Federazioak (2017-01-22)
- Bide berria ireki du Aritza Monasteriok Peruko Rondoy mendian (2006-11-06)