Sanloren garagardo azoka, urriaren 5etik 8ra

Barren.eus 2023ko urr. 2a, 07:29

Urriaren 5ean, eguenean, zabalduko dute Maalan SanloBeer garagardo festa, eta domekara bitartean zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute azoka.

Eguenean, urriaren 5ean egingo dute garagardo azokaren irekiera ekitaldia 18:30ean, eta 19:00etan zabalduko dute jendearentzat.

Bederatzi garagardo mota egongo dira aukeran: Free Damm, Complot Ipa, Keler, Estrella Damm, Damm Lemon, Radeberger, Oro Bilbao, Grimbergen eta Bock Damm. Jatekoari dagokionez, egunero salduko dituzte ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak. Pintxo potea ere antolatu dute eguen eta bariku arratsalderako eta zapatu goizerako. Azken egunean, domekan, paella erraldoi bat prestatuko dute, eta txartelak aurretik hartzea gomendatu dute.
Urtero moduan, bingo solidarioa ere egingo dute Sanlokoek, bariku eta zapatu gauerdian.
Zuzeneko musikak girotuko du SanloBer festa: Azkaiter Pelox Band taldeak emango du kontzertua bariku gauean eta Melissa & The Jacks taldeak zapatu gauean.

2023 10 01 sanlobeer festa egitaraua

2023 10 02 sanlobeer festa musika

2023 10 02 sanlobeer festa MELISA THE JACKS