Oraingo honetan, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek bat egin dute Iñurri elkartearen proiektu honekin, eta “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso eta musika ikuskizuna antolatu dute urriaren 20rako. Elgoibarko Herriko Herriko Antzokian izango da, 19:00etan. Sarrerak 8 eurotan salduko dituzte, eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira aurre salmentan, honako lotura honetan: https://izaninurri.eus/producto/sarrera-tabuen-kutxatik-oholtzara
Sarrerak saltzetik lortzen duten dirua Iñurri elkartearentzat izango da.
• "Estereotipoak gainditzeko ekarpen xumea"
Ikuskizun honen bidez, gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste dena baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dute, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz.
Iñurri elkartekoek bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi dute, euren esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda, urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; "batzuetan serio, besteetan umorez, minbizitik biziminera. Izan zaitez eraldaketaren parte, izan zaitez Iñurri!", esan dute
Honako hauek parte hartzen dute ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ ikuskizunean:
Bertsolariak
- Uxue Alberdi
- Miren Amuriza
- Oihana Bartra
- Nerea Ibarzabal
Gai-jartzailea
- Amaia Agirre
Musikariak
- Gari Otamendi
- Ixak Arruti