Edoskidetzeari buruzko argazki lehiaketa antolatu du ESI Debabarrenak

Barren.eus 2023ko urr. 2a, 16:36

Amagandik edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa antolatu du ESI Debabarrenak. Zortzigarrengoa izango da aurtengoa.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan nahiz zuri-beltzean eta bpso.osidebabarrena@osakidetza.eus helbidera bidali beharko ditu azaroaren 13a baino lehen. Sari banaketa abenduan egingo dute Mendaroko ospitalean. Saridunari telefono bidez jakinaraziko diote aurrez.

 Argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Argazkiak originalak eta berriak izango dira
  • Parte hartzaileek hiruna argazki aurkezteko aukera izango dute
  • Argazkiak koloretan edo zuri beltzean BPSO OSIDEBABARRENA@ osakidetza eus helbide elektronikora bidali behar dira
  • Parte hartzaile bakoitzak bere argazkiei inskripzio dokumentua eta irudia biltzeko eta zabaltzeko baimena erantsi beharko dio