Urriaren 12tik 15era bitartean Leongo probintzian dagoen Riañuko mendialdea eskualdeko hainbat mendi igoko dituzte. Egunero batazbeste 15 kilometroko ibilbideak osatuko dituzte. Irteera bakoitzaren azalpena eta ibilbidea Morkaikoren webgunean deskargatu daiteke:
- Urriaren 12an, Pidotik Llanaves de la Reinara, 2.234 metroko Coriscaotik pasatuta, 1.300 metroko desnibela gaindituko dute.
- Urriaren 13an, Marañatik Redipollosera, 2.192 metroko Peña de la Cruz-era igoko dira, 1.100 metroko desnibela gaindituz.
- Urriaren 14an, Argovejotik Oceja de la Peñara joango dira, bidean 1.838 metroko Pico Cerroso zapalduz, 1.200 metroko desnibela izango duen etapan.
- Urriaren 15ean, Tejerinatik abiatu eta Riañora heltzeko, bi aukera izango dituzte: laburragoan, 1.679 metroko Gilbora igotzeko, 800 metroko desnibelarekin (hor kaskoa eramatea beharrezkoa izango da), eta luzeagoan 1.784 metroko Piedra del Agua igoko dira, 900 metroko desnibelarekin.
Plaza kopurua 16 lagunera dago mugatuta. Prezioa 245 eurokoa izango da bazkideen kasuan, eta 265ekoa bazkide ez direnentzat. Dirua sartzeko kontua honakoa da: 3035 0078 8407 8000 5897. Aipatutako prezio horretan, autobusaz aparte, hiru eguneko egonaldia, afaria eta gosaria sartzen dira. Riañoko Hostal Sainzen hartuko dute ostatu.
Informazio osoa morkaiko.eus web orrian.