Laia Pibernat i Mir, Alba Barbé i Serra idazleak eta Judit Piella ilustratzailea dira 'Lolaren bizikleta' ipuinaren sortzaileak, baina liburu aurkezpen hutsa baino gehiago izango da Elgoibarko Emakumeen Etxean egingo dutena. "Liburuaren sortze prozesua azalduko digute, eta horrekin batera haurrei zein helduei ahalduntze eta adore mezua helaraziko diete", aurreratu dute Lilatik. Ipuinean jaso duten istorioak erresilientziarako baliabide propioekin eta kolektiboekin batzen gaituela azaldu dute. "Erasoren bat gertatuz gero, haurrak horren berri ematera animatzen ditu, eta helduak haiek entzutera eta babestera".
Saio irekia izango da eguenekoa, gaztelaniaz. 18:00etatik 20:00etara izango da. Urriaren 9rako beste saio bat antolatu dute, baina Herri Eskolan, eta hango irakasleentzat.