Lagun Betikoen lokalean daude ikusgai margo lehiaketako lanak

Barren.eus 2023ko urr. 4a, 15:18

Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketaren 28. ekitaldia egin zuten zapatuan, eta lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa prestatu dute.

Hemeretzi pertsonak parte hartu zuten Mendaroko margo lehiaketan, nagusien kategorian, eta hamalauk, 14 urtez azpikoetan. Horiek guztiek zapatuan Mendaroko kaleetan sortutako margolanak Lagun Betikoen lokalean jarri duten erakusketan ikus daitezke. Urriaren 8ra arte egongo dira ikusgai.

  • Erakusketako ordutegia honakoa izango da: 12:00etatik 14:00etara goizez, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.

Jose Reyes leioarrak irabazi zuen lehenengo saria, nagusietan. 14 urtez azpikoen artean, A eta B mailak bereizi zituzten, adinaren arabera. HH2tik LH2ra artekoen lanak sartu zituzten A taldean, eta LH3tik DBH3ra artekoenak, B mailan, eta lau sari banatu zituzten, maila bakoitzeko bina. A mailan, Intza Alkorta eta Libe Zulaika mendaroarren lanak nabarmendu zituen epaimahaiak, eta B mailan, berriz, Aintza Mendikute mendaroarraren eta Paula Arruza lekeitiarrarenak.

2023 10 04 aire libreko margo lehiaketa Mendaro erakusketa 2

2023 10 04 kaleko margo lehiaketa mendaro