Urriaren 14an izango da ezkur bilketa, Zestoan. Zestoako plazatik abiatu (09:00etan) eta Aizarnarako bidean jardungo dira ezkurrak biltzen eta ondoren elkarrekin bazkalduko dute Aranburu jatetxean.
Bazkarirako izena emateko infonaturtzaindia@gmail.com helbidera idatzi behar da urriaren 10a baino lehen, eta 22 euro ordaindu.