Asfaltatze-lanak egingo dituzte Elgoibarko zenbait gunetan

Barren.eus 2023ko urr. 6a, 08:06

Elgoibarko Udalak iragarri duenez, herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak burutzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki dute.

Asfaltatze lanak honako bideetan egingo dituzte: Toletxe-Meliton zubia bidegurutzea, Albitzuri poligonorako igoeran, Albitzuriko biribilgunea-Urruzuno bidea eta tarte bat Basarten. Aurrekoez gainera, konponketa puntualak ere egingo dituzte zebait bide zatitan.

Lan horietarako aurrekontua, BEZik gabe, 93.869,10 eurokoa da, eta kontratistak hilabeteko epea izango du lanok gauzatzeko. Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duten enpresek xehetasun gehiago aurki ditzakete, eta proposamenak aurkeztu, kontratatzailearen profilaren bitartez, www.elgoibar.eus helbidean.