Bakardadearen inguruko kontakizun lehiaketa antolatu du Nagusilanek, bigarren aldiz

Barren.eus 2023ko urr. 9a, 08:24

Kontakizun lehiaketa antolatu du Nagusilanek 60 urtez gorakoentzat. Bakardadea da lehiaketarako aukeratu dute gaia eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu urriaren 30a baino lehen.

Lan guztiak A-4 formatoan aurkeztu beharko dira, mekanografiatuta, eta gehienez 2.500 hitzeko testuak izan beharko dira [Tarte bikoitzean eta Arial 11 letra motan edo antzekoan]. Sariketara aurkezten diren gai guztiak aurrez beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira, eta zazpi sari banatuko dituzte.