Palestinarekin elkartasun elkarretaratzea eta pakearen aldeko otoitza egingo dituzte bihar Elgoibarren

Barren.eus 2023ko urr. 16a, 13:19

Palestinako Gatazkak oihartzuna izango du Elgoibarren bihar, hilak 17, bi ekitaldi antolatu baitituzte Israelen eta Gazaren arteko gerraren harira.

Batetik, 'Elkarrizketa politikoa da bidea, gerrarik ez! Palestina askatu!' leloa duen elkarretaratzea egingo dute, Sortu alderdiak antolatuta. Kalegoen plazan elkartuko dira 19:00etan.

Bestetik, San Bartolome parrokiak pakearen aldeko otoitza antolatu du biharko. 18:00etan izango da San Bartolome elizan.

2023 10 16 gerrarikez palestina kartela sortu