Mundu guztian zehar eginiko bidaietako argazkiak aurkez zitezkeen Ermuko Udalak antolatutako “2023eko oporrak” argazki lehiaketara. Clara Mejias elgoibartarrak bigarren postua lortu zuen iaz lehiaketa honetan eta gertuagoko argazki bat aurkeztu du aurten, "Nervion" izeneko argazkia. Lehen saria jaso du aurtengoan.
Mejiasek Nerbioi Ur-jauzia edo Nerbioi Iturburua moduan ezagutzen den paraje ikusgarrian atera zuen argazkia, ortzadarra irten zen unean. Bitxikieria gisa, irudietan ikus daitekeen ortzadarra osorik ageri dela eta ez erdizka azpimarratu du egileak. Bilboko itsasadarraren sorburua izateaz gain, Iberiar penintsulako ur jauzirik garaienetarikoa ere bada Nerbioi Ur-jauzia, 222 metroko jauzia egiten baitu urak, emaria dagoenetan. Ahatik, Euskal Herriko baliabide natural bisitatuenetarikoa da Amurrioko lurretan dagoen ur-jauzia.
Hona gainerako argazki sarituak.