Tona bat kafe kapsula jaso ditu Mankomunitateak uztailean eta abuztuan

Barren.eus 2023ko urr. 17a, 11:29

Ekainean jarri zituen Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi, Eusko Jaularitzaren laguntzari esker.

Ordutik, uztailean eta abuztuan 1087kg kafe kapsula jaso dituzte edukiontzi berriotan. Uztailean 627kg eta, abuztuan, berriz, 460kg.

2021ean jarri zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, baina herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, 45 edukiontzi jarri zituzten eskualdean espreski kafe kapsulentzat, horietako sei Elgoibarren eta beste bi Mendaron. Hala ere, minigarbiguneetan kafe kapsulak jasotzeko zerbitzua ere mantentzen dute.

2023 10 17 kafe kapsula edukiontzia mendaro