'Belarriko kilkerra' liburua aurkeztuko dute eguenean Pitxintxun

Barren.eus 2023ko urr. 18a, 14:00

Uxue Alberdi idazleak eta Begoña Durruty ilustratzaileak ondu duten 'Belarriko kilkerra' narratiba liburua aurkezteko ekitaldia egingo dute bihar, urriak 19, Pitxintxu liburu dendan.

Bi egileek hartuko dute parte aurkezpenean, eta libururako kilker kontalari lanetan aritu diren Angel Ugarteburuk eta Andres Alberdik ere hartuko dute parte. Miren Amurizak egingo ditu aurkezle lanak.

19:00etan hasiko da aurkezpen saioa

Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) azken asteetan kaleratu dituen bi lanetako bat da 'Belarriko kilkerra', 'Surflaria' lanarekin batera. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira 'Belarriko kilkerra' liburukoak, eta ahozkotasuna, memoria, transmisioa, eta giza kondizioaren oinarriak biltzen dituzte, Alberdiren esanetan. Begoña Durrutyk ilustratu du liburua.

2023 10 17 belarriko kilkerra lib aurkezpena