Potx eta Lotx pailazoen ametsa hegazkinez bidaiatzea da, eta amets hori betetzear direla, megafoniatik esango diete beraien hegaldia atzeratu egin dela. Planak aldatu beharko dituzte pailazoek azken momentuan, eta hainbat abentura biziko dituzte.
Domekan taularatuko dute antzezlana Elgoibarko Herriko Antzokian, 16:30etik aurrera. Ikuskizuna grabatu egingo dute, gainera, eta gero DVDa kaleratuko dute Elgoibarko emanaldiarekin. Sarrerak salgai daude herrikoantzokia.eus webgunean.
Josu Zubia "Potx" pailazoak taldearen eta sortu duten azken ikuskizunaren inguruko nondik-norakoakeman dizkio BARRENi.
- Irakurri elkarrizketa BARREN aldizkariaren 1301. zenbakian -PDF-