Minbizia dutenei laguntzeko izango da barikuan 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso-saio musikatuan batzen duten dirua

Barren.eus 2023ko urr. 19a, 09:59

 

Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailen eskutik iritsiko da barikuan Elgoibarrera 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso-saio musikatua. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan eta Amaia Agirre izango dute gai-jartzaile. Ez dira bakarrik ariko, hala ere, oholtzan, Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariek lagunduko dietelako musikarekin. Elgoibarko Udaletik jakinarazi dute sarrerak salgai daudela, Internetez, baina egunean bertan lehiatilan ere eskuratu ahal izango direla. Herriko Antzokian izango da bertso saioa, 19:00etan hasita.