Datorren astean hasiko dituzte euskara eskolak Mendaron

Barren.eus 2023ko urr. 19a, 10:11

 

0-tik edo oso oinarrizkotik hasten direnek astelehen eta eguaztenetan izango dituzte eskolak, 14:30etatik 16:30ak bitartean, udaletxean bertan, eta C1erako prestatuko direnek martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:30era, leku berean. Herenegun zabaldu zuten hirugarren talde bat ere sortu nahian ari zirela A2 mailarako prestatu nahiko luketenekin, baina taldea osatzeko bi lagun gehiago behar zituztela. Gaur, barikua, hala ere, baieztatu dute talde hori ere osatuko dela eta martitzen eta egunetan izango dituztela eskolak, 14:30etik 14:30era. AEK Euskaltegikoek emango dituzte eskolak eta ikasturte osorako matrikulak 80 euroko prezioa izango du. Txanda bakarrean edo bitan ordaindu ahal izango da matrikula, eta ikasturte bukaeran matrikularen erdia itzuliko diete %80ko asistentzia izan dutenei. Era berean, eta euskara ikasteko interesa agertu dutenek egindako beste eskaera bati erantzun asmoz, mintzapraktika taldeak ere osatu nahi dituzte Mendaron.