Paisaiak margotzen hasi zuen bere ibilbidea, baina gaur egun erregistro askotariko margolaria da. Margolari ibilbidean surrealismoari, futurismoari eta errealismoari ere egiten dio lekua. Konposaketak, collageak, koloreak, marrak... elementu ugari erabiltzen ditu. Hasieran bokaziozko margolari autodidakta izan bazen ere, helduaroan, arte ederretan lizentziatu zen.
Kultur Etxeko erakusketa gelan egingo du erakusketa, urriaren 20tik azaroaren 3ra arte. Astelehenetik zapatura egongo da zabalik, 18:30etik 20:30era.