Ipuin kontaketa saioa antolatu dute Mendaron azaroaren 2rako

Barren.eus 2023ko urr. 19a, 14:55

Alberto Bargos ipuin kontalaria etorriko da egun horretan eta Liburua, horixe altxorra izeneko saioa emango du. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ipuin kontaketa saioa eta udal liburutegian izango da, 17:45ean hasita.