AP-8 autobidea gauez itxiko dute Elgoibar eta Itziar artean, zorua berritzeko lanengatik

Barren.eus 2023ko urr. 20a, 08:39

Mendaro eta Deba artean AP-8 autobideko zorua berritzeko lanak direla eta, zapatu honetan, urriak 21, autobidea gauez itxita egongo da Donostia noranzkoan.

Bidegitik zehaztu dutenez, 22:30etik 07:00etara egongo da itxita Mendaro eta Itziar arteko zatia, Donostirantz. Bitarte horretan, ibilgailuak Elgoibarren irten beharko dira, eta N-634 errepidetik jarraitu eta autobidera sartu Itziarko sarreratik. Lanak gaur gauean hasiko dituzte, 23:00etan, eta autobidea itxi arte, zirkulazioa Bilbo noranzkoan prestaturiko pasabidetik desbideratuko dute 61,000 eta 57,900 puntu kilometrikoen artean.

Deba eta Mendaro artean eta bi norabideetan, autobideko 9 kilometro birgaituko dituzte sei zatitan banatuta, eta, besteak beste, Lizaranzuko zubibidean eta IstiƱako tunelean ere egingo dituzte lanak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 milioi euroko inbertsioa egingo du AP-8, AP-1 eta GI-20 errepideetako zoruen 21,6 kilometro birgaitzeko, eta lan horien barruan kokatzen dira asteburu honetako asfaltatze lanak. Proiektuak batez ere AP-8 autobideari eragiten dio, 13 zati birgaituko baitituzte. Gure inguruan, Deba eta Mendaro artean, autobideko 9 kilometro birgaituko dituzte, Lizaranzuko zubibidea eta IstiƱako tunela barne. Elgoibarren, San Antolingo zubibidearen parean, kilometro bateko luzerako zorua berrituko dute Behobia noranzkoan, eta ia beste 600 metro Bilbo noranzkoan. Azkenik, Eibarren, 1,1 km-ko erreia berrituko dute Behobiarako noranzkoan.