Bularreko minbizian oinarritutako bertso-saioa hunkigarria izan zen

Barren.eus 2023ko urr. 24a, 13:07

Izan Inurri elkarteak bularreko minbizidunei laguntzeko proiektu solidarioa sortu du, 'Tabuen kutxatik oholtzara' izenekoa, eta joan zen barikuan iritsi zen Elgoibarrera, Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailen eskutik.

Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal bertsolariak aritu ziren oholtzan, Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara, eta Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariek lagunduta. Minbizia bizi izan duten emakumezkoen azalean sartuta, saio hunkigarria ondu zuten, eta ikusleek gozatua hartu zuten.

Argazkiak Elgoibarko Udala / Mikel Askasibar (argazki gehiago)

2023 10 20 tabuen kutxatik oholtzara ibar elgoibar udala mikel askasibar

2023 10 20 tabuen kutxatik oholtzara pub elgoibar udala mikel askasibar

2023 10 20 tabuen kutxatik oholtzara elgoibar udala mikel askasibar

2023 10 20 tabuen kutxatik oholtzara emozioa elgoibar udala mikel askasibar

∞Lotura duten albisteak: