Herri Eskolako jaia ospatu dute

Barren.eus 2023ko urr. 25a, 18:05

Elgoibarko Herri Eskolako komunitateak ikastetxearen jaia ospatu zuen zapatuan. Goizean zehar jolas eta tailer desberdinak egin zituzten, eta eguerdian 500 bat lagun batu ziren bazkaritarako.

Guraso, irakasle, ikasle, ikasle ohi eta zuzendaritzako kideek elkarlanean antolatu zuten jaia, eta eguna giro onean joan zela azaldu dute: "Hamaika kolore, hamaika kultura, hamaika pentsamolde, denok bat gure seme-alaben etorkizunari begira, euskaraz eta jai giro ederrean", esan dute. Hezkuntzaren pulikotasuna aldarrikatu zuten, eta Herri Eskolaz eta hezkuntza publikoaz harro sentitzen direla adierazi dute.

Askotariko ekitaldiak egin zituzten, herri kirolak, idazketa arabiarra ezagutzeko saioa, makilaje eta hena saioak, trentza afrikarrak, erromria eta txokolate jana, besteak beste. Hona bidali dizkiguten hainbat argazki.

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak bazkaria

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak bazkaria sarrera

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak 1

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak sokatira

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak tea

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak jolasean

2023 10 21 herrieskola elgoibar ate irekiak eskalatzen