Euskararen normalizazioaren kontrako epaiak salatzeko ekitaldia egingo dute gaur, eguena, Elgoibarren

Barren.eus 2023ko urr. 26a, 13:32

Azaroaren 4rako manifestazio nazionala antolatua du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta manifestazio horri begira, elkarretaratzea egingo da gaur Elgoibarren. Ekitaldian, Elgoibarko eta Mendaroko udal ordezkariek, UEMAko kide batek eta Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldekoek hartuko dute hitza, eta ondoren, bertso musikatuak kantatuko dituzte plazara bildutako guztiek elkarrekin. 

Era berean, Elgoibarko Euskara 365 Egun Taldetik gogorarazi dute azaroaren 4ko manifestaziora joateko autobusa ere egongo dela Elgoibartik eta Mendarotik, 10 euroan. Mendaroko In Leike kultur elkartearekin batera antolatu dute autobusa eta urriaren 31 arteko epea jarri dute izena emateko. Elgoibarren, Jai-Alai tabernan eta Elgoibarko Izarran eskura daitezke txartelak, eta Mendaron, Morroskillo dendan. Badago, hala ere, Internetez izena emateko aukera ere, elgoibarkoizarra.eus webgunean sartuta. 
  • Informazio osoagoa HEMEN