Euskarafobiaren kontra batu dira

Barren.eus 2023ko urr. 26a, 20:44

Euskararen aurkako epaien kontra bat egin dute hainbat euskaltzalek Kalegoen plazan, aldarrikapenak eta kantua uztartu dituen ekitaldian.

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioa babesteko batu dira plazan Elgoibar zein Mendaroko hainbat euskaltzale, Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatutako elkarretaratzean. Bost lagunek hartu dute hitza ekitaldiaren hasieran: Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak, Aitziber Aranberri EH Bilduko ordezkariak, Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak, Ibon Aginaga UEMAko teknikariak eta Markel Goenaga Euskarak 365 Egun Taldeko kideak. Ondoren, sei bertso musikatu kantatu dituzte plazan batutakoek.

Elgoibarko Euskara 365 Egun Taldetik gogorarazi dute azaroaren 4ko manifestaziora joateko autobusa ere egongo dela Elgoibartik eta Mendarotik, 10 euroan. Mendaroko In Leike kultur elkartearekin batera antolatu dute autobusa eta urriaren 31 arteko epea jarri dute izena emateko. Elgoibarren, Jai-Alai tabernan eta Elgoibarko Izarran eskura daitezke txartelak, eta Mendaron, Morroskillo dendan. Badago, hala ere, Internetez izena emateko aukera ere, elgoibarkoizarra.eus webgunean sartuta. Informazio osoagoa HEMEN

 

2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN alk bildu

 2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN enetz mendaro alk

2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN ibon UEMA

2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN goenaga

2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN 1

2023 10 26 elkarretaratzea euskarafobiaren aurka BARREN abesten