Pandemia sasoitik etenda zuten Pilota Eskola berreskuratu du Lagunak Pilota Eskolak. 2011 eta 2015 urteen artean jaiotako 31 umek osatuko dute pilotarien harrobia, tartean taldera batu den neska bakarrak.
Pilotari federatuei dagokionean, lau pilotarik osatuko dute esku pilotarien saila, kadeteetan eta seniorretan arituko diren bi bikotek. Palakoen sailean, aldiz, gehiago izango dira pilotariak, bederatzi palista guztira. Bikote bat, Gorka Lizarraldek eta Kepa Arrizabalagak osatutakoa, Gipuzkoako gorengo mailan lehiatuko da.
Ikastolako frontoian egin dute gaur, 20:00etan, taldea aurkezteko ekitaldia, udal ordezkarien eta taldeko babesleen parte hartzearekin.
Talde argazkia atera aurretik, taldeko arduradunek iritsi berri zaizkien arropa berriak banatu dizkiete pilotariei, kamiseta eta kirol-jertse bana, argazkian dotore-dotore agertzeko.