Kirola sasoian

Barren.eus 2023ko urr. 27a, 14:40

Online erosketak gora eta gora egiten ari diren garaiotan, merkatua den itsaso zabal horretan igeri egitea gero eta zailagoa da, baina badira oraindik olatua hartzen asmatu duten denda txikiak. Iriondo Kirolak dendak, esate baterako, 40 urte bete ditu aurten, eta aurreragokoa da Astigarraga. Kirol dendak, beraz, sasoi onean daude Elgoibarren.

 1983. urtean zabaldu zituen ateak Iriondo Kirolak dendak, eta 40 urte bete ditu. Egungo bizimodua eta erosketa-ohiturak kontuan hartuta, pentsatzekoa da ez dutela bizirauten erraza herriko denda txikiek, baina Iriondo Kirolak denda, behintzat, osasuntsu dago. Gertuko tratua, konfiantza eta kalitatezko produktuen katalagoa dira negozioaren hiru zutabe nagusiak. Lucia Arrieta amak, eta haren seme-alaba Mari Carmen, Miriam eta Josu Iriondok azaldu dituzte 40 urteko ibilbidearen nondik norakoak.

2023 10 26 iriondo kirolak barren errep 1

Astigarraga denda Rikardo Astigarragak zabaldu zuen orain dela 75-80 bat urte. Negozio familiarra izan da beti, eta gaur egun Juan Luis eta Adelaida Astigarraga geratzen dira, baina ibilbidea haien aitona Rikardok hasi zuen. Errosario kalean erosi zuen lokala, gaur egun dagoen leku berean, eta goiko pisua ere erosi zuen. Beraz, behean lan egiten zuen eta goian bizi ziren astigarragatarrak. Janari denda moduan hasi zen Astigarraga, baina Rikardok entxufeak ere prestatzen zituen herriko enpresentzako. Urteak aurrera joan ahala, dendan aldaketak egin zituzten, eta 1970. urte inguruan hiru arlotan banatu zuten lokala: loradenda, kirol denda eta larrugintza zerbitzua. “Ordurako nire gurasoak eta osaba-izebak hasita zeuden dendan lanean”, esan du Juan Luisek. Gogoratu du edari banatzen ere ibiltzen zirela, osaba batez ere, eta urteen poderioz bakoitzak bere bidea hartu zuela: “Osaba Juan Jose geratu zen edariak banatzen eta gure aita Luis Fernandok hartu zuen denda".

Irakurri hemen: 'Kirola sasoian' erreportajean -PDF-

2023 10 26 astigarraga kirol denda elgoibar BARREN