Euskararen normalizazioaren aurka azken aldian izan diren epaiak direla-eta, euskalgintzaren manifestazioa antolatu du Kontseiluak, eta Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Mendarotik eta Elgoibartik. "Elgoibarko eta Mendaroko euskaldun eta euskaltzale guztiak animatu nahi ditugu Bilboko manifestazioan parte hartzera. Larunbatean ere euskararekin bat egingo dugu, euskaraz bat egingo dugu", adierazi dute.
Autobusean izena emateko:
- Elgoibarren: Jai Alai taberna, Elgoibarko Izarraren bulegoan (943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) eta www.elgoibarkoizarra.eus webgunean.
- Mendaron: Morroskillo dendan.
- Prezioa: 10 euro
- Mendarotik 15:00etan irtengo da autobusa tren geltokiaren paretik. Elgoibarren, berriz, Txankakoako autobus-geltokitik irtengo da, 15:15ean.
Hona Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaziora joateko egin duen deialdia.
∞Lotura duten albisteak: