Zortzi probek osatzen dute aurtengo Euskadiko eta Nafarroako Cross Country Motor Txapelketa, eta zazpigarrena izango da Elgoibarkoa, azken aurrekoa. Senior gizonezkoen mailan Jaime Pradera dago sailkapen nagusiko lehen postuan, 119 punturekin. Josu Arrinda dago bigarren postuan, 78 punturekin eta Xabier Iturzaeta hirugarren 69 punturekin. Emakumezkoetan Nora Esteban da parte hartzaile bakarra. Juniorretan Mikel Atxa dago lidergoan, Bitor Aizpuruaren aurretik. Beteranoetan Iulen Gil agri da sailkapeneko lehen postuan, 116 punturekin.
Zapaturako egitarauari dagokionez, berifikazioak 11:30ean hasiko dira, 13:15ean izango da briefing-a eta lasterketa 14:00etatiik 16:30era jokatuko dute. Sari banaketa ekitaldia 17:30ean hasiko da.
Sari banaketa amaitutakoan hasiko du Patxangoi musika taldeak bere emanaldia. Txosnan edariak eta ogitartekoak ere salduko dituzte.