23:30etik 01:30ak bitartean egongo da itxita Mendaro Ospitalerako bidea. Tarte horretan, autoek eta anbulantziek pasatzeko aukera izango dute, banaka bada ere.
Errepidea ixtea ezinbestekoa da, 80 toneladatako garabi berezi bat erabili behar baitute zubian aurreikusitako lanak egin ahal izateko. Zehazki, zubiari loturik dagoen egurrezko pasarelaren goiko partea kentzeko.
∞Lotura duten albisteak: