Soarteren idiak nagusi Aiako XXVII. Kintopeko Idi Probetan

Barren.eus 2023ko aza. 2a, 10:54

Kintopeko Idi Proben 27. edizioa jokatu dute egunotan Aiako probalekuan. Zapatuan jokatu zen lehen saioan hiru idi pare lehiatu ziren, eta Elgoibarko Soarteren idiek egin zituzten plaza gehien.

Soarteren idi pareak 51 plaza osatu zituen 2.070 kiloko harriari tiraka. Lehiaketako bigarren eta azken jardunaldia astelehen gauean jokatu zuten, eta hor ere hiru idi pare irten ziren probalekura: Iñaki Oliden (Orio), Igone Pagadizabal (Hondarribia) eta Zornotza anaiak (Zalla). Horiek ere ez zuten ondu Soarteren idiek eginiko marka, eta honenbestez elgoibartarrak eskuratu zuen irabazlearentzako manta. Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izan da Aiako dema. (ikus argazkiak karkara.eus toki komunikabidean)

Sailkapen orokorra:

  1. - Soarte: 51 plaza, 0 zinta eta 1,85 metro
  2. - Igone Pagadizabal: 50 plaza, 6 zinta eta 0 metro.
  3. - Iñaki Oliden: 48 plaza, 4 zintza eta 2,28 metro.
  4. - Zornotza Anaiak: 47 plaza, 7 zintza eta 2,57 metro.
  5. - Iñaki Lopetegi: 41 plaza, 7 zinta eta 2,77 metro.
  6. - Asador Iruña: 33 plaza, 0 zinta eta 1,30 metro.