Dantza urbanoei buruzko ikastaroa antolatu dute Elgoibarren eta izena emateko epea zabalik dago

Barren.eus 2023ko aza. 2a, 12:06

Dantza urbanoei buruzko ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Astelehen eta eguaztenetan izango dira eskolak, Olaizaga kiroldegian, 17:00etatik 17:50era bitartean. Izena emateko epea zabaldu dute eta interesa dutenek Olaizaga Kiroldegian eman dezakete izena edota olaizagaharrera@hotmail.es helbidera mezu elektroniko bat idatzita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 744 415 telefono zenbakian eskura daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez ekimen honen helburua haurrei dantzaz gozatzeko beste aukera bat zabaltzea da, bai eta mugitzeko trebetasunak hobetzeko eta sormena garatzeko espazio bat eskaintzea ere, dantza-estilo moderno eta erakargarrien bidez.