Gurrutxagak 19 urterekin bizitzako ametsa bete zuen: Realarekin Espainiako Ligako Lehenengo Mailan debutatzea, baina debutatu eta aldi batera jasangaitza egiten hasi zitzaion futbolari profesionala izateak sortutako presioa; hondoa jotzerainoko jasangaitza. Horixe du muina baina bere ibilbide osoaren kontaketa egiten du. "Beldur handia nion zelaian huts egiteari. Sufrituarazi zidan guztiagatik gorrotatu nuen futbola", idatzi du Gurrutxagak berak 'Subcampeòn' liburuaren aurkezpenean.
Udako gau batean burua lehertu zitzaiola kontatu du, eta betiko erotu zela uste izan zuela. Ez zeukan berbarik gertatzen zitzaiona esateko, ez zen inori esatera ausartzen, eta futbol-zelaian ahal zuen moduan disimulatzen saiatzen zen. Gurrutxaga Realarekin Ligako txapeldunorde izendatu zen egun berean, ama ikaratu egin zen semearen portaerarekin eta psikologo baten kontsultara eraman zuen. Antsietatea, depresioa eta nahasmendu obsesibo-konpultsibo larria diagnostikatu zioten, baina Gurrutxagak ez zuen hala ere umorerik galdu, eta bere minetik umorea egitea lortu zuen.