Hirurehundik gora euskaltzale batu ziren Kalegoen plazan Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak eta Mendaroko In Leike kultur elkarteak deituta. Ekitaldian, bost lagunek hartu zuten hitza: Elgoibartik, Maialen Gurrutxaga alkateak, Aitziber Aranberri EHBilduko zinegotziak eta Markel Goenaga Euskarak 365 Egun Taldeko kideak, eta Mendarotik, Enetz Ezenarro alkateak eta Ibon Aginaga UEMAko euskara-teknikariak.
Ekimenarekin bat egiteko dituzten arrazoiak zerrendatu zituzten eta dei egin zieten herritarrei zapatuko (azaroak 4) Bilboko mobilizazioan parte hartzera. Ondoren, Irati Agirreazaldegik, Jone Olaizolak eta Eneritz Azkuek sortutako bertsoak kantatu zituzten plazara bildutako guztiek elkarrekin, Mikel Etxaniz eta Miguel Laguna musikariek perkusioarekin eta gitarrarekin lagunduta. Hona bideoan: