Horren barruan, hitzaldiak, solasaldiak ipuin-kontaketa saio bat eta harremanak ulertzeko tailerra antolatu dute abendura bitarterako.
- Hasteko, eta 'Dando vida a la muerte' estatu mailako programaren baitan, Hil arte nahi dut izeneko murala jarri dute Aita Agirre Kulturgunean, hirugarren urtez aurten, herritarrek beren gogoetak idatzi ditzaten bertan. Azaroaren 6ra arte egongo da horretarako aukera,
- Azaroaren 30rako, berriz, suizidioaren inguruko hitzaldia lotu dute Izaskun Andonegirekin. Bidegin elkarteko zuzendaria da Andonegi, doluan aditua. Kultur Etxean izango da hitzaldia, 18:30ean eta izena eman beharko da honako telefono zenbakira whatsappa idatzita: 627 117 819.
- Azaroaren 30erako, berriz, Manex Beristain (Azpeitia, 1977) irakasle eta idazlea gonbidatu dute. Bikotekidea galdu zuen Beristainek eta bi umeren aita da, eta 'Azken galdera amari' liburua idatzi berri du bere bizipenetatik abiatuta. Aurkezpenera gurasoei seme-alabekin gerturatzeko proposatu die.
- Azkenik, abenduaren 21erako, eta Gabonen testuinguruan, Aulki Hutsak saioa antolatu dute. Almaur elkarteko Iñaki Arregik zuzenduko du saioa, eta familietan falta dituztenen hutsunea Gabonetan nola kudeatu landuko dute, besteak beste. Suizidioaren inguruko hitzaldia bezala, beste bi saio hauek ere Kultur Etxean izango dira, 18:30ean hasita, eta izena eman beharko da whatsappez baterako zein besterako: 627 117 819.
• Harremanak lantzeko tailerra
Guzti horrez gain, baina, harremanak ulertzeko tailerra ere antolatu du Almaurrek. Hiru saioko tailerra izango da, eta Belen Capapé dantzaterapeutak bideratuko ditu. Azaroaren 19an, eta abenduaren 3an eta 17an izango dira saioak, Lila Emakumeen Etxean, 10:00etatik 14:00ak arteko ordutegian. Tailer honetarako Elgoibarko Udalaren diru laguntza jaso du Almaurrek eta interesatuek izena eman behar dute aurrez, 656 869 534 telefono zenbakira whatsappa idatzita.