Ikaskoli kanpainaren ekitaldi berri bat jarri zuten martxan Zuberoan, joan den azaroaren 1ean, han dituzten bi ikastolak laguntzeko. Basaburuan 32 haurrekin, eta Eperra 73 haurrekin, tokiko mozkinekin osaturiko saskiak dira salgai ipini dituztenak. Aurten hogei urte beteko ditu Zuberoako ikastolak laguntzeko ekintzak, 2003an egin baitzuten aurrenekoa, eta hiru saski jarriko dituzte salgai: Pettarra 50 eurotan, Arbaila 57 eurotan eta Basabürüa 68 eurotan.
- Pettarra 50€ : Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
- Arbaila 57€ : Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
- Basabürüa 68€ : Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazna kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.
Eskariak egiteko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 Azaroaren 24a izango da Elgoibarko Izarraren bitartez eskariak egiteko azken eguna.