Markina-Xemein, Ziortza Bolibar eta Aulesti artean dago 704 metroko garaiera duen Urregarai mendia, Imotz moduan ere ezaguna.
Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira domekan, 9:30ean, eta autoz joango dira Lekoitzeko mendateraino. Autoak laga eta oinez igoko dira tontorreraino. Paisaia karstiko batean barrena ibiliko dira mendizaleak, eta baseliza ttipi bat ere badago eremu karstiko ikusgarri horretan, Santa Eufemiakoa, hamaika mitok eta elezaharrek sarritan aipatzen dutena. Joxe Miel barandiaran ikerlari ezagunak jasoa da, adibidez, tontorraren izenaren jatorriari buruzko elezaharra, zeinak dioen urrezko kanpai edo kaxa bat ezkutatzen dela mendiaren barrualdean, eta hortik Urregarai izena.
Hona egin asmo duten ibilbidea: wikiloc.com