Bi administrari lanpostu betetzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2023ko aza. 7a, 13:28

Bi administrari laguntzaile lanpostu betetzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean.

Azaldu dutenez, lanaldi osorako eskaintza da honakoa, lau hilabeterako. Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete edota www.lanbide.eus web orrialdean.

Lanpostuen inguruko xehetasunak:

  • Udalean erabiltzen diren aplikazio ezberdinak elikatzea: Munigex, Sareko, Linea berdea, Agendarako Drive, e.a.
  • Udalaren dokumentu eta argazki-artxiboa eguneratzea
  • Udalak antolatzen dituen ekintzak komunikatzeko eta zabaltzeko euskarriak prestatzea, bereziki sareko baliabide eguneratuak erabilita.
  • Udaleko ekintzen berri emateko orduan, berritzaileak izan daitezkeen baliabide digitalak prestatzea.

Baldintzak:

  • Erdi-mailako edo goi-mailako zikloa Administrazio eta Finantzetan.
  • Euskara mailari dagokionez, 3. HE/PL 3 IVAP, EGA, C1 edo baliokidea
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea
  • Elgoibarren, Mendaron, Soraluzen, Deban edo Mutrikun erroldatuta egotea

Era berean, Ofimatika aurreratua eta komunikaziorako tresna digitalen ezagutza izatea baloratuko dute. Lanpostuok eskuratzen dituzten lagunak abenduaren erdialdean lanean hastea aurreikusten dute deitzaileek.

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 euro jaso ditu guztira, eta horren barruan egin dute bi lanpostu hauek betetzeko deialdia.

Informazioosoagoa: www.lanbide.eus