Ipar Irrintzi iraupen-eski taldeko kidea den elgoibartarra 14 urtez azpikoen kategorian lehiatu zen Lleidan, eta urrezko domina eskuratu zuen. Nagusien mailan kirolari nafarrak nabarmendu ziren, Iruñeako Irrintzi taldeko Irati Cuadrado, emakumezkoetan, eta Lander Martin gizonezkoetan izan baitziren irabazleak.
Aurreko asteburuan, berriz, Euskadiko eta Nafarroako Rollerski txapelketan lehiatu zen Andde Elizburu, Iruñean, Sadar inguruetan. Eprint erako txapelkerta izan zen, eta hor ere lehen postua eskuratu zuen.