Igone Mariezkurrenak Islandiako Westfjords eskualdera egindako bidaiaren kontakizunarekin hasiko da gaur mendi emanaldien zikloa

Barren.eus 2023ko aza. 8a, 14:31

Udazkeneko mendi emanaldiak antolatu ditu Morkaiko mendizale elkarteak, eta Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) izango da lehenengo hizlaria, gaur.

Pasai Donibaneko kazetari eta antropologoa bidaiari eta abenturazale amorratua da, eta Islandiara, Westfjords eskualdera (ipar mendebaldeko fiordoak) eginiko bidaia kontatzera etorriko da Elgoibarrera. 2022ko udaberrian eginiko bidaia da, bakarrik eta autosufizientzian, Gravel motako bizikletaz. Hilabete eman zuen Islandiako izkin ezezagunena den eskualdea arakatzen. Chris Burkard abenturazaleak 2021. urteko udan egin eta bikepacking.com web orrian argitaratu zuen bidea errepikatzen lehena izan da Mariezkurrena. Bidaian jasotako irudiekin jantziko du solasaldia.

Kultur Etxean izango da, 19:00etan.

∞Lotura duten albisteak: