Autoek eta anbulantziek pasatzeko aukera izango dute, banaka. Zaborra biltzeko kamioiak eta antzeko neurriak dituztenek ere inolako arazorik gabe zirkulatu ahal izango dute.
Mendaroko Udaletik jakinarazi dute "ezinbestekoa" dela errepidea ixtea, mikropilotaje makinak jartzeko.
80 tonako garabi berezi bat erabiliko dute Kilimon kalean gutxienez auto edo anbulantzia bat igaro ahal izateko, eta, beraz, mota horretako ibilgailuek norabide guztietan zirkulatu ahal izango dute.
Lan hauek egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuko dituztela ziurtatu dute arduradunek.