Odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2023ko aza. 9a, 09:06

Odol ateratzeak egingo dituzte barikuan, azaroak 10, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Mendaron, berriz, datorren ostiralean, azaroaren 17an.

Elgoibarren 16:30etik 20:10 ak arte egongo dira odola ateratzen, eta arduradunek eskatu dute aurrez txanda hartzeko. 623 328 408 telefonoan hartu behar da txanda, Whatsap bidez.

Mendaron, bestalde, azaroaren 17an egingo dituzte odol ateratzeak. Arratsaldez izango dira, Mendaroko ikastolan. Txanda hartzeko 747 440 060 telefono zenbakira, whatsapa idatzi behar da.