Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira, eta handik abiatuko dira autoz landaketa eremura. Eguraldiaren araberako jantzi eta oinetakoak eramateko eskatu dute arduradunek, baina lan-tresnak eta eskularruak beraiek jarriko dituzte. Jana eta ura norberak berea eraman beharko du. Bazkalordurako itzuliko dira.
Parte hartu nahi dutenek mezua bidali behar dute izen-abizenak, adina, herria eta telefonoa adieraziz info@lurgaia.org helbidera. Gaur da azken eguna.
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak 1250 zuhaitz-zuhaiska landatu zituen otsailean Muskiritzuko hegalean dauden lurretan; bi landaketa saiotan.
∞Lotura duten albisteak:
- Bertako 550 zuhaitz landatu dituzte hainbat boluntariok Muskiritzu ingurun (2023-02-27)
- 50 bat lagunen artean 700 zuhaitz landatu dituzte Muskirutzu inguruan (2023-02-06)
- Hiru zabor edukiontzi bete zituzten Baso Biziak taldekoak antolatutako ibai garbiketan (2022-09-28)
- Elgoibarko Baso Biziak taldea sortu dute hainbat herritarrek, bertako basoa sustatzeko asmoz (2022-06-24)