Jugatx Mirasolain 2010az geroztik Donostiako Orfeoiko abeslaria dena eta Iñaki Santos piano jotzailea arituko dira oholtzan, eta historiako hainbat kantari emakumezkoren bertsioak kantatuko dituzte. Baina abesteaz gain, interpretatuko dituzten artisten obrari, bizitzari eta testuinguruari ere erreparatuko diote.
Herriz herri dabiltza proiektu honekin Pollo rosakoak, bai eta ikastetxez ikastetxe ere. Emanaldiko azken partean, landu dituzten gaien inguruko eztabaida ere sortu ohi dute. Azken batean feminismoari buruzko kontzertu didaktikoa da Emakume abeslariak, arte munduan historian zehar gertatu denari buruz hausnartzeko aukera bat. Izan ere, historian zehar, emakume artistak ezkutuan gelditu dira sarri eta haiek argitara ekartzeko asmoz sortu zuen Pollo rosa antzerki konpainiak proiektu hau, musika munduan arrakasta lortu duten emakumeek egin behar izan duten bidearen eta izan dituzten zailtasunen inguruan gogoeta egiteko.
Elgoibarko emanaldia 12:30ean hasiko da