Inesa Gaxen XVII. mendean Nafarroa Beherean jaiotako emakumea izan zen. 18 urte zituela sorgin zela salatu zuten, eta ihesi ibili behar izan zuen. Bera da Olaia Irigoienek (Elgoibar, 1996) kaleratu duen estreinako literatur laneko protagonista. Uxue Alberdik eta EƱaut Elorrietak ere eskaini zioten kanta bat garaiko Inkisizioaren eskuetatik behin baino gehiagotan ihes egitea lortu zuen "sorgina"ri. Olaia Irigoienek dio abesti horregatik aukeratu zuela Inesa Gaxeni buruzko istorioa bere Master Amaierako Lana ontzeko [Itzulpengintza ikasi zuen Bartzelonan], gerora 'Inesa Gaxen' ipuin ilustratua izatera iritsi dena. (irakurri hemen Olaia Irigoienek BARRENi emandako elkarrizketa)
Hori dela-eta, Irigoienek Uxue Alberdiren laguntza izango du bihar egingo duten aurkezpenean. Inesa Gaxenen bizitzaren eta euskarazko haur-literaturaren inguruan mintzatuko dira biak, eta sorgin bat zer den eta Euskal Herrian nortzuek jo zituzten sorgintzat argitzen ere saiatuko dira.
Pitxintxu liburu dendan izan den erreleboak ere edukiko du lekua ekitaldiaren amaieran. "Sara Arriolari Pitxintxu liburu-dendaren lekukoa pasatuko
diogu, eta merezitako agurra eta ongietorria emango diogu gure herriko liburuen tenpluari", aurreratu du Irigoienek. Luntx txiki bat egongo da amaieran,
- Lilan, Elgoibarko Emakumeen Etxean izango da ekitaldia, 12:00etatik 13:30era. Saio irekia da edonorentzako eta doakoa.