Zer behar ikusten dituzu herrian? Prest egongo al zinateke elkarlanerako? Bi galdera horiei erantzun nahiko liekete Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldetik gaur iluntzerako deitu duten berriketaldian. Aurrez ere egin izan dira herrian emakume askotarikoek elkartzeko saiakerak. Azkena Mendaroko Udalak eta Arno guraso elkarteak antolatuta egin zuten. Gaurko solasaldia, udaletxe azpian herriko eragile ezberdinek erabiltzen duten lokalean egingo dute (eskuineko ate berdea).