Bi deialdi izan dira asteon Mendaron, palestinarrei elkartasuna agertzeko eta Israelen jarrera gaitzesteko. Martitzenean izan zen bata, eta gaur iluntzerako egina dago bestea. Hilabete eskasean 10.000 pertsonatik gora hil ditu Israelek Hamasek urriaren 7an Israelen kontra egin zuen erasoaren aurka egiten ari dela argudiatuta, gehienak zibilak, eta horietako asko adingabeak. Genozidioa salatu eta nazioarteko erakundeei inplikazio handiagoa eskatuko diete gaur iluntzeko elkarretaratzean.