Gipuzkoako pala finalerako sailkatzeko partida erabakigarria jokatuko dute barikuan Lizarraldek eta Arrizabalagak

Barren.eus 2023ko aza. 15a, 16:09

Gipuzkoako Pala Txapelketan lehiatzen ari dira Lagunak Pilota Eskolako Gorka Lizarralde eta Kepa Arrizabalaga, eta finalerako txartela eskuratzeko partida jokatuko dute barikuan, Elgoibar Ikastolako frontoian.

 

Joan zen astean jokatu zuten finalaurrekoaren joaneko partida Donostiako Loiolatarrak taldearen kontra, eta 20-25 irabazi zuten elgoibartarrek. Salaberria eta Aroztegik osatzen dute Donostiako bikotea, eta barikuan itzulerako norgehiagoka jokatuko dute Elgoibarren. 19:00etan hasiko da partida.