Jugatx Mirasolain ek, 2010az geroztik Donostiako Orfeoiko abeslaria denak, eta Iñaki Santos piano jotzaileak osatzen dute taldea, eta hainbat musikari emakumezkoren kantuak interpretatuko dituzte oholtzan. Baina ez da kontzertu soila izango. Izan ere, abesteaz gainera, interpretatuko dituzten abeslarien obrari, bizitzari eta garaiari ere erreparatuko diote. Musika munduan arrakasta lortu duten emakumeek egin behar izan duten bide zailaren eta gainditu behar izan dituzten zailtasunen inguruan gogoeta egiteko lagungarri gerta daiteke Emakume abeslariak lana. Mendaroko kontzertua San Agustin kulturgunean izango da, 18:00etan hasita, eta sartzea debalde izango da.