Bilera irekia egingo du Elgoibarko EH Bilduk gaur arratsaldean

Barren.eus 2023ko aza. 16a, 12:49

Elgoibarko EH Bilduk herri batzarra deitu du gaur arratsalderako. Besteak beste, egungo egoera politikoaz eta Elgoibarko egoeraz hitz egingo dute, eta aurrera begirako erronkak landuko dituzte. 

EH bilduk bilera egingo du gaur arratsaldean, egungo egoera politikoaz hitz egiteko. Egoera politiko berriaren kokapena egingo dute lehenengo, eta segidan 2023-2024 urte politikorako dituzten erronkei buruz jardungo dute. Urrats garrantzitsuak eman direla adierazi du ezker abertzaleak eta aro honek erronka berriak planteatzen dituela. Egoera honen aurrean, herritar guztion parte-hartzea garrantzitsua dela esan dute, eta herritarrei bilera parte hartzeko deia egin diete. 19:00etan izango da bilera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 

Zapatuan, manifestazioa Bilbon

EH Bilduk manifestaziorako deia egin du zapaturako. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko manifestazioa izango da, eta aldi berean munduko herri guztien asktasuna eta burujabetza ere defendatuko dituzte. 17:00etan abiatuko da manifestazioa La Casillatik. 'Txoriak txori' abestia kantatuko dute, eta amaieran ekitaldi politikoa egingo dute Zabalburun, Arnaldo Otegirekin. 

Elgoibartik autobusa jarri dute Bilbora joateko. 16:00etan irtengo da Txankakuako geltokitik. Interesatuek Jai Alai eta Ibai Ondo tabernetan eman dezakete izena. Joan zen zapatuan Kalegoen plazan izan ziren Bilduko kideak eta manifestazioarekin bat egin zutenek argazkiak atera zituzten horretarako prestatutako phtotocall-ean. 

2023 11 16 bildu1

2023 11 16 Bilbo2