Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko hitzaldia antolatu du Mendaroko Udalak azaroaren 24rako

Barren.eus 2023ko aza. 16a, 13:07

Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko azterlana aurkeztu du aurten Iratxe Herrero Zarate soziologo, gerontologo, kriminologo eta Y-Logika gabineteko zuzendariak, eta gai horretxen inguruan arituko da Mendaron hilaren 24an. Zergatik da ezezaguna adineko emakumeen kontrako genero indarkeria? Zer hartu behar dugu kontuan adineko emakumeen aurkako genero indarkeriazko egoerak saihesteko eta horiei arreta emateko? Nola lagun diezaiekegu biktimei egoera horretatik ateratzeko oztopoak gainditzen? Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erango die Herrerok.